XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Mon appel n'a pas eu beaucoup d'échos, et les comptes rendues critiques qui ont paru dans plusieurs journaux n'on pas eu le caractère rectificatif que j'aurais voulu.

Beti dago, izan ere, zer hobeturik honelako lanetan.

Are gehiago nirean.

Nola hori?

Fitxa bibliografiko hauek, hasiera urruti hartan (20 bat urte) eta gerora ere urte askotan, ez zeuden katalogo baterako pentsatuak.

Honi erantsi behar zaizkio baldintza ez profesionaletan lan egin izana, informazio-iturrien sakabanaketa eta fidagarritasun eskasa.

Neure buruaren deskarguan esan dezakedanak, halere, ez du balio erruak estaltzeko adina.

Genaro de Sorarrain-ek bere Catálogo de obras euskaras (1848) argitara emateko zituen zalantzak nik ere banituen.

Nire ikerlanetarako behar nuen nik informazio hau, eta horretarakoxe bildu nuen.

Neuretzako bakarrik gorde beharrean, ordea, komentzitu ninduten hobe zela jendearen zerbitzura uztea, akats eta guzti ere.

Eta halaxe egin dut, lotsaz, baina damurik gabe azken batean, urtetik urtera denon artean hobetuz joan gaitezkeelako.

Perfekzioa onaren etsai bilaka daiteke.

Akatsek, zuzentzeko mekanismoak jarriz gero, ez naute itotzeraino larritzen.

Eta, esan bezala, teknologiaren aurrerapena alde dugu egiteko honetan, hots, katalogoa bizirik mantentzeko.

Axular har nezake babes, huts eta faltengatik eskuzabaltasuna eskatzeko unean: haur edireiten dut nik neure alde eta fabore, zeren enseiukarrean bezala egiten diren lehenbiziko obrek eta entseiuek, zenbait huts eta falta izanagatik ere, badirudi ezen, zeren lehenak diren, barkhakizun direla.

Duela bi urte lehen liburukia argitara eman ondoren egin dizkidaten kritika, idarokizun eta oharretan irizpideekin zerikusi dute batzuk eta akatsekin beste batzuk.

Ongi etorriak, berriz diot, zoritxarreko hutsune eta akatson zuzenketak, kritikak, katalogoa hobetzeko biderik zuzenena bera da eta.

Irizpideak, ordea, jakinak dira eta, neurri batean, aldakaitzak.

ISBNko sistema erabili ohi dut, bere meritu eta mugekin.

Berehalakoan ez bada ere, urrats berri batzuk egin daitezke, mugak gainditze-aldera, eta erabilgarritasuna areagotuz, hala nola, bi aurkibide erantsi: itzultzaileena eta argitaratzaileena.

Egitasmo osoari dagozkio gehienbat orain arteko lerroak.

Zer gehiago esan bigarren liburukiaz?

Begien bistakoa, hasteko.

Lehen liburukia bukatu zen puntuan abiatzen da hau eta azken bi urteotako (1993-1994) liburuak biltzen ditu.

Liburugintza honen gorabeherez gero arituko gara.

Bigarren liburu honetan badatoz, gainera, aurrekoaren zuzenketak.

Bada, gomendatu didanik zuzenketak azken-azkenean egin nitzala, azken liburukian (...)